Mendi martxa hau Uribarri-Jauregitik hasita egingo dugu eta Laminoriako gainean proiektatuta dagoen zentral eolikoak eragiten dituen natur guneak zeharkatuko ditugu.
Hain zuzen ere, mendi martxa honekin AIXEINDAR, S.A ., salatu nahi dugu, zein IBERDROLA taldeak ., eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) osatzen duten, zeren eta lege iruzur bat egiten ari da Azazeta eta Laminoriako zentral eolikoak bi zentral ezberdin direla proposatzen duenean, jakinda biek mendikate berdina partekatzen dutela eta beraien arteko distantziak minimoak direla.
Estrategia maltzur honekin enpresa sustatzaileak 16 aerosorgailuko zentral batek suposatuko lituzkeen ingurugiro baldintza altuak saihestu nahi ditu, berez errealitatean guztiz agerikoa den arren bi proiektuek Azpiestazio Elektrikoraino energiaren ebakuazio linea berdina partekatzen dutela.
Mendi martxan bi ibilbide ezberdin egingo ditugu.
1. Ibilbide luzea:
Irteera ordua: 9:30
Lekua: Uribarri-Jauregiko igerilekua.
Distantzia: 12 km.
Desnibela: 700 m.
2. Ibilbide motza:
Irteera ordua: 11:00
Lekua: Laminoriako gaina.
Distantzia: 5,3 km.
Desnibela: 300 m.
Bi aukerek ibilbide amankomun bat izango dute.
** *Ibilbidearen zati batzutan prozesionariak aurki daitezkeelako, kontuz ibili mesedez**